martes, 21 de febrero de 2017

Inauteriak ikastolan!!!

Otsailaren 24an

Frontoian

  *1. Txanda : 15:30etan  
   (1., 3. eta 5. mailak)

  *2. Txanda :  16:00etan

   (2., 4. eta 6. mailak)

martes, 24 de enero de 2017

BETIKO JOLASAK

Kaixo, guztioi!
Datorren ostiralean, urtarrilak 27, jolas tradizionaletan (katu-katu, zubiri-zubiri, puxtarriak, soka-saltoa, kromoak…) euskaraz aritzera gonbidatzen zaituztegu. Ikastola handiko jantoki zaharrean elkartuko gara 17.15ean familia giro onean euskaraz jolastu eta ongi pasatzeko, eta betiko jolasak  gogoratuko ditugu.  
Egitasmo hau ikastolako Euskara Batzordeak antolatu du Geu eta Jostabi elkarteekin batera eta 4-8 urte bitarteko haurrei eta hauen familiei zuzenduta dago. Saio honen bidez familiei baliabideak eman nahi dizkiegu jolasetan erabiltzen diren ohiko esamolde eta kantuak euskaraz ere erabili ahal izateko.
Anima zaitezte, primeran pasako dugu eta!
Euskara Batzordea


ZONALDEAREN KONTSULTA / CONSULTA DE ZONA


Bizilekuaren hurbiltasunagatik puntuak jakiteko, esteka hau erabili dezakezue.

Podéis usar este enlace para saber los puntos por cercanía del domicilio.

http://www.ikastea.hezkuntza.net/web/guest/consulta-de-puntos-de-baremo

MATRIKULA17-18. DOKUMENTAZIOA / DOCUMENTACIÓN.


Derrigorrezko dokumentuak / Documentos obligatorios. 
  • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia. Fotocopia de la hoja del libro de familia correspondiente al alumno/a.
  • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria. Fotocopia de la hoja del libro de familia del padre/madre o documento acreditativo de ser tutor/a legal.
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero). Fotocopia del DNI del padre, madre o tutor/a legal del alumno/a (TIE en caso de personas extranjeras).
  • Familia helbidearen erroldagiria Udalak egina. Certificación del domicilio familiar expedida por el Ayuntamiento. Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria, etab.). En caso de familias separadas o divorciadas, documento acreditativo del cumplimiento del protocolo al respecto (escrito de autorización del ex cónyuge o de la ex cónyuge, resolución judicial o medida provisional que avale la solicitud, etc.).
  • Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta (premia berezietako ikasleak). Cuestionario de necesidades educativas especiales (alumnos/as con necesidades educativas especiales).
Baremaziorako beste dokumentuak / Otros documentos para la baremación.
a) Familiaren urteko errenta / Renta anual de la unidad familiar.
  • Ikaslearen anai-arreba adingabeei dagozkien familia-liburuko orrien fotokopia. Fotocopia de las hojas del libro de familia correspondientes a hermanos/as menores de edad del alumno/a.
  • EAEtik kanpo aurkeztua bada, 2015eko Errenta aitorpenaren kopia. En caso de haber sido presentada fuera de la CAPV, fotocopia de la Declaración de la renta 2015.
b) Bizilekuaren hurbiltasuna / Proximidad del domicilio familiar.
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen lantegiaren ziurtagiria. Certificación del lugar de trabajo del padre, madre o tutor/a legal del alumno/a.
c) Ikastetxearekiko erlazioa / Relación con el centro.
  • Ikaslearen anai-arrebaren batek eskatutako Ikastetxean edo atxikitako zentroren batean ikasten duela ziurtatzen duen agiria. Documento acreditativo de que algún hermano/a del alumno/a estudia en el centro solicitado o en algún centro adscrito.
  • Ikaslearen aitak, amak edo lege-tutoreak eskatutako ikastetxean bertan lan egiten duela ziurtatzen duen agiria. Documento acreditativo de que el padre, madre o tutor/a legal del alumno/a trabaja en el centro solicitado.
d) Beste irizpiderik / Otros criterios.
  • Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria. Documento acreditativo de la condición de familia numerosa.
  • Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpideak bete izanaren ziurtagiria/k. Documento/s acreditativo/s de cumplir los criterios determinados por el Órgano Máximo de Representación o Consejo Escolar.
  • Ziurtagiri bat errendimendu handiko kirol-programa edo musika- edo dantza-ikasketa arautuak egiten ari dela egiaztatzeko (DBH). Documento acreditativo de seguir un programa deportivo de alto rendimiento o de cursar enseñanzas regladas de Música o Danza (ESO).

MATRIKULA 17-18 EGUTEGIA / CALENDARIO

Egutegia

  • Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
    • On-line: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
    • Ikastetxean: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2017ko otsailaren 14an
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2017ko otsailaren 23an
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2017ko martxoaren 8ra arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2017ko martxoaren 8ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2017ko martxoaren 16an
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2017ko martxoaren 27an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2017ko apirilaren 10era arte
Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean

Calendario

  • Periodo de inscripción y entrega de documentación:
    • On-line: del 30 de enero al 9 de febrero de 2017
    • En el centro educativo: del 30 de enero al 10 de febrero de 2017
  • Publicación listado de solicitantes: 14 de febrero de 2017
  • Publicación de listas provisionales: 23 de febrero de 2017
  • Reclamaciones a las listas provisionales: hasta el 8 de marzo de 2017
  • Desistimiento de la solicitud: hasta el 8 de marzo de 2017
  • Publicación de listas definitivas: 16 de marzo de 2017
  • Publicación listas segundas y terceras opciones: 27 de marzo de 2017
  • Recurso de alzada a las listas definitivas: hasta el 10 de abril de 2017
Los listados podrán consultarse en el centro educativo solicitado en primer lugar